Bilboko Portuak. Punta luzerotik gertuko kanpo itxasoan, “Abra II” izeneko hondoan, hondar eta itsas-hondoko materialen 50 milloi metro kubikoren erauzketa egiteko proiektua du.
Ideia bat egiteko, xurgatu edo erauzi nahi den material horren kopuruaz, horren bolumenaren baliokidea Getxo udalerriaren azalera osoan 4 metroko alturan lurra kentzeak emango
ligukena izango zen, edo Supersurraren obrak sortu duen hondakin bolumena bost aldiz, edo 230 aldiz San Mameseko zelaia 30 metroko alturaraino betetzea litzateke.
Bilboko Portuak draga erraldoi horrek ze eragin izango zuen jakiteko, Azti enpresari eraginazterketa
eskatu zion. Azti-ren eragin-txostenean honelakoak aipatzen dira: korrenteetan, olatuen alturetan, hondartzetan, itxas-azpiko izadi eta landaredian,zein arrantzan eragin
kaltegarriak, berehalakoak, atzeraezinak eta iraunkorrak gertatuko direla.

Honela, ABRA BIZIRIK GETXOKO PLATAFORMA eratu da.
Horregatik, ama Itxasoari egingo zaion eraso honetaz informazio bildu eta zabaltzeko,
gurekin batera parte hartzeko eta mobilizatzeko dei egiten dizuegu.

Lehen konzentrazioa datorren Urtarrilaren 28an, Algortako Portu Zaharrean eguerdiko 13.30etan bilduko
gara lehen konzentrazio bat egiteko.[b]

UTZI AMA ITXASOA BAKETAN!!!

[link:"http://www.facebook.com/pages/Abra-Bizirik-Getxoko-Plataforma/288606831179605/externo.html]ABRA BIZIRIK

 

CALENDARIO GETXOSURF 2012 YA A LA VENTA

En esta nueva edicion podeis ver a surfistas de Getxo en plena acción.

No dudeis en haceros con uno de estos supercalendarios en los puntos de venta habituales por el modico precio de 5 €, ¡el obsequio ideal para estas navidades!

 

 

ultimas noticias

ultimos eventos


ultimos posts